Kultur ondarea da lehiaketako hirugarren gaia

Uribe Kostako herriei eta inguruneari buruz aritu zarete orain arte informazioa biltzen. Orain, berriz, garai bateko jolasei buruz, herriko jaien inguruan eta beste hamaika konturi buruz jardun dute gure aitita-amamek. Izan ere, nork daki Kultur ondareari buruz beraiek baino gehiago?

Materialak atalean duzue haiek esandakoa entzun eta lehiaketarako zuen buruak prestatzeko aukera.

On egin! 😀 😀

Hasi da aurtengo Uribe Kostako Mihiluze!

Lehiaketan parte hartzeko gogoz, ezta? Sariak irabazteko asmoz etorri zarete?

Gaur hasita, aukera bikaina izango duzue, modu errazean, galdetuko dizkizuegun galderei buruzko gaiak ikasteko. Astero gai bat argitaratuko dugu webgune honetan, guztira bost izango dira. Gai guztiak “Materiala” atalean izango dituzue eskuragarri. Finalaurrea, badakizue, maiatzaren 19an izango da eta final handia maiatzaren 26an.

goiburua-kolore-sare

Jadanik “Materiala” atalean jarri dizuegu lehiaketako lehen gaiari buruzko informazio guztia:  Uribe Kostako herriak.

 

Eman al duzu izena Mihiluze lehiaketan?

Uribe Kostako hizkuntza eta kultur ondareari buruzko lehiaketa badator, bertan da. Jakin al duzu? Mihiluze lehiaketarako izen ematea zabalik da jadanik!

cropped-mhlz-uk.pngBikoteka parte hartu ahal da Mihiluzen eta hainbat sari dira jokoan, hemen argitaratuko ditugun gai errazak ikasten dituztenek izango dute aukera sari horiek irabazteko.

LH5, LH6, DBH1 edo DBH2ko ikaslea al zara? Ondo pasatzeko gogoa duzu? Zure herri eta eskualdeari buruz gehiago jakin eta sari potoloak irabazteko prest? Bada, ez itxaron gehiago! Osotu bikotea beste lagun batekin eta eman izena Mihiluzen!

Bost gairi buruzko edukiak argitaratuko ditugu webgune honetan, astero bat, martxoan hasi eta apirilera bitarte. Gai guztiak errazak dira eta, zenbat eta hobeto ikasi gai hauek, aukera gehiago izango dituzue sariak irabazteko!

gaien-egutegia_mhlz

 

Parte hartzaile guztiak Maiatzaren 19an, Urdulizko Kultur Etxean, 18:00etan izango den finalaurrean lehiatuko dira. Urdulizko finalaurrean puntu gehien eskuratzen dituzten lau taldeak pasako dira final handira: Sopelako Kurtzio Kultur Etxean arituko dira lehian, maiatzaren 26an,  18:00etan hasita.

800 euro daude jokoan, erosketa bono eran. Parte hartzaile guztiek txankleta pare bat izango dute opari!

Mihiluze 2014 agurtuz!

Emozioa, barreak, sariak… denetarik izan genuen euskaraz eta euskararekin disfrutatzeko asmoz, Jon Gomez aurkezleak gidatutako lehiaketa honen final handian!!

Oraingo honetan, bi kategoria izan ditugu: Mihiluze Txiki, 9 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat eta parte-hartzaile helduei zuzendutako Mihiluze Herritarrak kategoria.

Azken honetan, Paule Loizaga, Naroa Torralba eta Maider Barañano izan ziren garaileak eta hirurentzako dastatzeko menu zoragarri bat eskuratu dute.

Txikien kategorian, Elene Barrenetxea, Irati Irastorza eta Mirari Gonzalezek osatutako hirukoteak irabazi zuen lehen saria: 7 lagunentzako multiabentura goiza Troka abenturan.

Sari hauek guztiak banatzeko, bertan izan zen Karmen Kareaga, Urdulizko Udaleko Euskara saileko zinegotzia.

Beste parte hartzaile guztiak ordea, ez ziren esku hutsik etxera joan: Bigarren postuan gelditutakoek Mihiluze CD jolas bana eskuratu zuten eta parte harztaile guztiek Mihiluzeko motxilatxo bana jaso zuten.

————————————————————————————————————————————————-
Dagoeneko guztiok ezagutuko dituzue potokumeak, tribuaren berbak, imhintzioka edota eroglifikoak bezalako frogak, baina kapazak izango al zinateke froga hauek Uribe Kostako gaien inguruan gainditzen?

Abendutik aurrera, Mihiluze Uribe Kosta lehiaketan erabiliko diren frogak prestatzeko, ikasketa material berezi bat zabalduko dugu. Bertan, hainbat testu, irudi eta bideo, multimedia aurkezpen erakargarrietan bilduta izango dituzue.  Materiala gero eta hobe ikasi, orduan eta errazagoa izango da Mihiluze lehiaketako frogak gainditzea!

mihiluze_kartela