Materiala

Hasi da 2017ko Uribe Kostako Mihiluze!

Lehiaketan parte hartzeko gogoz, ezta? Sariak irabazteko asmoz etorri zarete?

Gaur hasita, aukera bikaina izango duzue, modu errazean, galdetuko dizkizuegun galderei buruzko gaiak ikasteko. Astero gai bat argitaratuko dugu webgune honetan, guztira bost izango dira. Gai guztiak “Materiala” atalean izango dituzue gordeta. Finalaurrea, badakizue, maiatzaren 19an izango da eta final handia maiatzaren 26an.

cropped-goiburua-kolore-sare.gif

 

Hona hemen 2017ko lehiaketaren lehen gaia, Uribe Kostako herriei buruzko informazioa jasoko duzue azpiko aurkezpen honetan. Pertsonak agertzen diren argazkietan klikatuz gero, beraiekin grabatutako elkarrizketak ikusteko aukera izango duzue, eta lehiaketarako informazio interesgarria lortzeko.

Bestalde, aukera duzue azpiko aurkezpena eta informazioa idatziz biltzen duen pdf-a deskargatzeko:

  • Aurkezpena jaisteko klikatu hemen
  • Pdf-a jaisteko klikatu hemen.

 

Advertisements