Mihiluze 2014 agurtuz!

Emozioa, barreak, sariak… denetarik izan genuen euskaraz eta euskararekin disfrutatzeko asmoz, Jon Gomez aurkezleak gidatutako lehiaketa honen final handian!!

Oraingo honetan, bi kategoria izan ditugu: Mihiluze Txiki, 9 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat eta parte-hartzaile helduei zuzendutako Mihiluze Herritarrak kategoria.

Azken honetan, Paule Loizaga, Naroa Torralba eta Maider Barañano izan ziren garaileak eta hirurentzako dastatzeko menu zoragarri bat eskuratu dute.

Txikien kategorian, Elene Barrenetxea, Irati Irastorza eta Mirari Gonzalezek osatutako hirukoteak irabazi zuen lehen saria: 7 lagunentzako multiabentura goiza Troka abenturan.

Sari hauek guztiak banatzeko, bertan izan zen Karmen Kareaga, Urdulizko Udaleko Euskara saileko zinegotzia.

Beste parte hartzaile guztiak ordea, ez ziren esku hutsik etxera joan: Bigarren postuan gelditutakoek Mihiluze CD jolas bana eskuratu zuten eta parte harztaile guztiek Mihiluzeko motxilatxo bana jaso zuten.

————————————————————————————————————————————————-
Dagoeneko guztiok ezagutuko dituzue potokumeak, tribuaren berbak, imhintzioka edota eroglifikoak bezalako frogak, baina kapazak izango al zinateke froga hauek Uribe Kostako gaien inguruan gainditzen?

Abendutik aurrera, Mihiluze Uribe Kosta lehiaketan erabiliko diren frogak prestatzeko, ikasketa material berezi bat zabalduko dugu. Bertan, hainbat testu, irudi eta bideo, multimedia aurkezpen erakargarrietan bilduta izango dituzue.  Materiala gero eta hobe ikasi, orduan eta errazagoa izango da Mihiluze lehiaketako frogak gainditzea!

mihiluze_kartela

Advertisements

Mihiluze 2015 martxan!

Uribe Kostako hizkuntza eta kultur ondarean oinarritutako Mihiluze lehiaketaren izen-ematea abian da! Bikoteka apuntatu,
NINTENDO3DSdatozen hilabeteetan argitaratuko ditugun gai errazak ikasi eta jokoan dauden sariak irabazi (Nintendo 3DS, wifidun kamera, Ipod Shuffle MP3…) .  Parte hartzeagatik motxila eder bat jasoko duzue eta finalaurrekoan finalera sailkatuz gero Ipod Shuffle MP3 bat!

LH5, LH6, DBH1 ala DBH2ko ikaslea  zara? Ondo pasatu eta merezitako sariak eskuratzeko prest? Eman izena! 

5 gai argitaratuko ditugu hauek lantzeko, ikasteko denbora tarte luzea izango duzue.  Parte hartzaile guztiak urtarrilaren 31an izango den Finalaurrean lehiatuko dira. Sopelako Kurtzio Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 18:30ean.

Eta sailkatutako taldeak, Urdulizko Kultur Etxean izango den Final Handira pasako dira. Otsailaren 6an izango da, arratsaldeko 19:00etan.

Gaiak hilabeteka Atala
Azaroa 1.
2.
Abendua 3.
4.
Urtarrila 5.

Apirilaren 5ean Uribe Kostako Mihiluze lehiaketa izan zen Sopelako Kurtzio Kultur Etxean.

Emozioa, barreak, sariak… denetarik izan genuen euskaraz eta euskararekin disfrutatzeko lehiaketa honen final handian!!

Oraingo honetan, bi kategoria izan ditugu: Mihiluze Txiki, 9 eta 12 urte bitarteko gaztetxoentzat eta parte-hartzaile helduei zuzendutako Mihiluze Herritarrak kategoria.

Azken honetan, Paule, Naroa eta Maider izan ziren garaileak eta hirurentzako dastatzeko menu zoragarri bat eskuratu dute.

Txikien kategorian, Elene, Irati eta Mirarik osatutako hirukoteak irabazi zuen lehen saria: 7 lagunentzako multiabentura goiza Troka abenturan.

Beste parte hartzaile guztiak ordea, ez ziren esku hutsik etxera joan: Bigarren postuan gelditutakoek Mihiluze CD jolas bana eskuratu zuten eta parte harztaile guztiek Mihiluzeko motxilatxo bana jaso zuten.

Ekitaldiako argazkiak Flickr-en ikusgai dauzkazue!

Lehen taldeek izena eman dute

Adi lagunok!!

Mihiluze Uribe Kosta lehiaketan izen ematea zabaldu zenetik, asko izan dira egitasmaoren berri izateko gugana gerturatu direnak eta dagoeneko lehen taldeak izena ematen hasi dira!!

Bai; badakigu apirileko finalaurrerako oraindik denbora asko falta dela, baina gogoratu: Lehiaketa hontan garaile izateko gakoa antolakuntzak banatuko duen materiala ikastean datza!! Dagoeneko lehen atala webgune honetan bertan eskuratu dezakezua. Beraz, ez itxaron azken momentura arte izena emateko, talde kopurua mugatua da eta!!

Eman izena orain, eta hasi lehen bait lehen Uribe Kostako Hizkuntza eta Kultur Ondarean murgiltzen!!