Mihiluze 2015 martxan!

3,2,1,... ekinBosgarren atala argitaratu berri dugu! “Uribe Kostako Kantak eta Errezitatuak” da bere izena eta bertara iritsi ahal izateko, ondorengo esteka klikatu beharko duzue: https://mihiluzeuribekosta.com/materiala/

Bertan, materialaren deskargua egin ahal izateko    jarraitu beharreko urratsak aurkituko dituzue. Dirudiena baino errazagoa da, lasai hartu eta argibideak ongi jarraitu; besterik ez duzu egin behar.

INFORMAZIO OROKORRA:

Uribe Kostako hizkuntza eta kultur ondarean oinarritutako Mihiluze lehiaketaren izen-ematea abian da! Bikoteka apuntatu,NINTENDO3DSdatozen hilabeteetan argitaratuko ditugun gai errazak ikasi eta jokoan dauden sariak irabazi (Nintendo 3DS, wifidun kamera, Ipod Shuffle MP3…) .  Parte hartzeagatik motxila eder bat jasoko duzue eta finalaurrekoan finalera sailkatuz gero Ipod Shuffle MP3 bat!

LH5, LH6, DBH1 ala DBH2ko ikaslea  zara? Ondo pasatu eta merezitako sariak eskuratzeko prest? Eman izena! 

5 gai argitaratuko ditugu hauek lantzeko, ikasteko denbora tarte luzea izango duzue.  Parte hartzaile guztiak urtarrilaren 29an izango den Finalaurrean lehiatuko dira. Urdulizko Kultur Etxean izango da, arratsaldeko 18:00ean.

Eta urtarrilaren 29an sailkatutako taldeak, Sopelako Kurtzio Kultur Etxean izango den Final Handira pasako dira. Otsailaren 5ean izango da, arratsaldeko 18:00etan

.Mihiluze 2015 behin-betiko eskuorria

Gaiak hilabeteka Atala
Azaroa 1. ATALA: Azaroaren 9tik – azaroaren 22ra.
 2. ATALA: Azaroaren 23tik – abenduaren 6ra.
Abendua 3. ATALA: Abenduaren 7tik – abenduaren 20ra.
4. ATALA: Urtarrilaren 4tik – urtarrilaren 14ra
Urtarrila 5. ATALA: Urtarrilaren 15tik – urtarrilaren 26era
Advertisements